Metanol-intoxikazioadiagnostiko kliniko, analitiko eta tratamendu azkarren beharra

  1. de Alba Iriarte, Beñat 1
  2. Lopez Barba, Noelia 1
  3. Gaztelumendi Eguiguren, Eztitxu 1
  4. Zubia Olascoaga, Felix 1
  5. Vives Almandoz, Maria Asuncion 1
  6. Gil Rodriguez, Eva Lorea 1
  7. Aguillo Garcia, Miren Arantza 1
  8. Barado Hualde, Jesus 1
  1. 1 Hospital Universitario de Donostia
    info

    Hospital Universitario de Donostia

    San Sebastián, España

    ROR https://ror.org/04fkwzm96

Revista:
Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria

ISSN: 2530-9412

Año de publicación: 2021

Volumen: 5

Número: 1

Páginas: 41-54

Tipo: Artículo

DOI: 10.26876/OSAGAIZ.1.2021.346 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria

Objetivos de desarrollo sostenible

Resumen

Metanol-intoxikazioa morbilitate handia duen egoera da, nahasmendu metaboliko larriak, itsutasuna eta disfuntzio neurologiko garrantzitsuak eragin ditzakeena. Hori dela eta, diagnostikoa eta tratamendua garaiz ezarri behar dira. Azkenaldian, metanol-intoxikazio kasuen hazkundea antzeman dugu gure ingurunean (% 50 azken urtean) eta gure ospitalean, gehientsuenetan bezala, ez dago metanola neurtzeko analisi-teknikarik eskuragarri.Horregatik, artikulu honetan ospitalean berriki izan diren lau kasu kliniko aurkezten ditugu, gaixo hauen maneiuari eta datu kliniko eta analitikoei dagokien informazio garrantzitsuena aztertuz. Gure helburua zera da: batzuetan zehazten zaila den diagnostiko goiztiarra ezartzeko estrategia baliagarria garatzea.Intoxikazio mota honen hilkortasun-tasa handia izanik eta tratamendua badagoela jakinik, metanol-intoxikazioa berehala identifikatzea garrantzitsua da. Azaldutako kasu klinikoak aztertu ondoren, emaitzek adierazi zuten susmo kliniko handia, azidosi metabolikoa eta anion gap eta osmol gap  altuak diagnostiko goiztiarra egitea ahalbidetzen duten ezaugarriak direla.