Arratoi kumeen ikaskuntza asoziatiboa: ezkutuko inhibizioaren areagotzea bilatzen

  1. Unai Liberal
  2. Mirari Gaztañaga
  3. Asier Angulo Alcalde
  4. Gabriel Rodríguez
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2021

Número: 117

Páginas: 137-151

Tipo: Artículo

DOI: 10.26876/UZTARO.117.2021.7 DIALNET GOOGLE SCHOLAR

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Ikerketa honetan, arratoi kumeekin egindako esperimentua aurkezten da, zapore-higuin baldintzatuaren prozedura erabiliz. Horren bidez, ikaskuntzaren psikologiaren fenomeno ezagunenetako bat ikertu dugu, hots, ezkutuko inhibizioa. Fenomeno hori baieztatzeko, estimulu baldintzatuaren aurreazalpen hutsa egin ondoren, ikaskuntza asoziatiboaren oztopatzea aurkitu behar da. Bi helburu nagusi izan ditugu. Alde batetik, ezkutuko inhibizio-efektua garapenean dauden arratoiekin frogatu nahi izan dugu. Beste aldetik, Hall eta Rodríguezen (2010) ezkutuko inhibizioaren teoriaren iragarpen bat frogatzen saiatu gara. Eredu teoriko horren arabera, ezkutuko inhibizioaren areagotzea espero genezake, aurreazalpen-fasean bi estimulu aldi berean aurkezten direnean. Iragarpen hori arratoi helduekin egindako esperimentuetan baieztatu da dagoeneko, baina oraindik ez da arratoi kumeekin inoiz frogatu. Lortutako emaitzek adierazten dutenez, ezkutuko inhibizioa arratoi kumeetan demostratzea lortu dugun arren, ez dugu behatu espero genuen efektuaren areagotzea. Emaitza horiek arratoi kumeen zentzumen-sistemaren heldugabetasunaren arabera azal daitezke.