Euskarazko komunikazioa lau hamarkada eta geroirakurketa kritikoa
ISSN: 1130-8435
Year of publication: 2020
Issue Title: Euskarazko komunikazioa 2020ko hamarkadako hedabideetan
Issue: 116
Pages: 27-50
Type: Article
More publications in: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Abstract
Lau hamarkada joan dira euskarak jauzi handia egin zuela komunikabideetara. Herri dinamikaren eta aldaketa politikoen eskutik hazkunde nabarmena gertatu da berrogei urtean, hala eskaintzan nola kontsumoan ere. Orain ezinbestekoa da denbora tarte horretan egindakoari begiratzeko: ez soilik egindakoaz ikasi beharra dugulako, baizik komunikazioak bizi duen eraldakuntzak, bilakaera soziolinguistikoak eragiten dituen egoerek, eta baldintza politiko berriek hori egitea eskatzen dutelako. Horretarako begirada kritikoa erabiliko dut, izandako arrakastei bezainbeste zailtasun, muga eta hutsuneei ere erreparatuz. Hiru eragile nagusitan jarriko dut begirada: komunikabideak, administrazioak, eta unibertsitateak.