Lapurtera klasikoaren oinarriezE. Materraren "Doctrina christianaren" iturriak
- Zuloaga, Eneko
- Krajewska, Dorota
- Santazilia, Ekaitz
ISSN: 1130-8508
Argitalpen urtea: 2020
Zenbakien izenburua: Número en homenaje al prof. Manuel Rodríguez Alonso
Zenbakia: 25
Orrialdeak: 243-266
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca
Laburpena
Lan honetan Esteve Materraren Doctrina christiana lanaren lehenengo bi edizioen (1617, 1623) iturriak ditugu aztergai. Kontrarreformasasoian Lapurdiko irakurleentzat argitaratutako lehenengo dotrina izan zen Materrarena, eta oraintsu arte galdutzat jotzen zen lehenengo edizioaren ale bat aurkitzeak ikuspegi berria ekarri du egileaz eta obraz. Bada, XVI. Eta XVII. mendeetan Europan argitaratutako hainbat katixima aztertu eta Materrarenarekin erkatu ondoren, argudioak bildu ditugu proposatzeko azken horren iturri direla Roberto Bellarmino italiarraren lanak. Hemen aurkezten den obren arteko konparazio sistematikoak bidea ematen du baieztatzeko Materrak Bellarminoren lanak baliatu eta egokitu zituela, eta argia dakar, beraz, lapurtera klasikoaren obra aitzindariaren sortze-prozesuaz.