GIBaren kontrako tratamendua. Berrikuspen historikoa.

  1. Víctor Torre
  2. Begoña Ugarte Uribe
  3. Maier Lorizate Nogales
  4. L. Ruth Montes
Revista:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Año de publicación: 2020

Número: 38

Páginas: 97-116

Tipo: Artículo

DOI: 10.1387/EKAIA.20855 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Objetivos de desarrollo sostenible

Resumen

Giza immunoeskasiaren birusa (GIBa) oldar sartzea nahiko berria izan arren, mundu mailako osasun- arazo publiko bihurtu da. WHO [1]-aren arabera, 2016ra arte heriotza-arrazoietan lehenengo hamarretako bat zen, eta nahiz eta haren agerpenak herrialde garatuen osasun-sistemetan erreakzio motela eragin, laster, gehien ikerturiko birusetakoa bilakatu zen. Gaur egun, haren biologiaren, bizi-zikloaren eta eragindako gaixotasuna den hartutako immunoeskasiaren sindromeari (HIESari) buruzko fisiopatologiaren inguruko xehetasun ugari ezagutzen dugu. Hau guztia ikerketa farmakologikoetara islatu da, non eraginkortasun mugatua zuten konposatu batzuetatik abiatuta, molekula-familia ugari sortu den. Molekula hauek ezin dute birusa ezabatu, baina infekzio hilkorra gaixotasun kroniko bihurtu dute; batez ere, lehen munduan, non konposatu hauen lorpena bermatuta dagoen. Molekula hauen garapena zaila izan da, eta, horretarako, teknikarik aurreratuenak erabili dira; hots, azken mendean biologiaren, fisikaren eta farmazia-kimikaren alorretan egindako goren-mailako aurrerapenak. Hala eta guztiz ere, oraindik sendabide eraginkorraren lorpenaren bidean gaude, eta GIBaren alde asko argitzeke dagoen arren, hurrengo urteetako terapeutikan aldaketa sakon batzuk aurreikus daitezke.