Familia eta hiperaktibitatea elkarrekin biziz: atxikimendua eta heziketa-estiloak

  1. Goretti Soroa Martínez
  2. Lorena Revert Sánchez
  3. Aitor Aritzeta Galan
Aldizkaria:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Argitalpen urtea: 2020

Zenbakia: 114

Orrialdeak: 81-106

Mota: Artikulua

DOI: 10.26876/UZTARO.114.2020.4 DIALNET GOOGLE SCHOLAR

Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Laburpena

Arreta Gabezia eta Hiperaktibitatea Nahastea (AGHN) haurren artean maiztasun handienarekin diagnostikatzen den nahastea da, horren prebalentzia % 6.7 eta % 7.8 artean dagoelarik mundu mailan. AGHNa diagnostikatzeko bi sailkapensistema dira ezagunenak: DSM-V (APA, 2014) eta CIE-11 (OMS, 2018). Horien arabera, nahasteak jatorri neurobiologikoa du eta familia zein eragile sozialek ardura nabarmena dute berarengan. Honenbestez, lan honen helburua hirukoitza da. Batetik, AGHNaren kontzeptualizazio, sintomatologia eta ebaluazioaren inguruko informazioa eguneratu nahi da, berrikuspen bibliografiko baten bitartez. Bestetik, familia-sistemak AGHNan duen papera aztertuko da, hain zuzen, bai gurasoen heziketa-estiloek, bai atxikimendu mota ezberdinek diagnostikoan duten eragina. Azkenik, ikuspegi teoriko batetik aplikatuago batera salto eginez, AGHNa duten haurren familiakideentzat lagungarriak izan daitezkeen esku-hartze proposamenak luzatuko dira; zehazki, arlo emozionalean, kognitiboan, konduktualean eta sozialean.