iRAKER: UPV/EHUko irakasleen gaitasun akademikoa garatzeko programa. Lehen deialdiaren inpaktuaren balorazioa
ISSN: 1130-5738
Year of publication: 2020
Issue: 114
Pages: 5-31
Type: Article
More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Abstract
Ikerketa kualitatibo honetan iRAKERek, UPV/EHUko irakasleen gaitasun akademikoa garatzeko programak, bertan parte hartutako irakasleen irakaskuntza-, ikerkuntza- eta kudeaketa-gaitasunean izan duen inpaktua aztertu da. iRAKERen lehen deialdian parte hartutako irakasleen esperientzia sakonean ezagutu nahi zela kontuan izanik, kasu-azterketa bat gauzatu da. Horretarako, datuak biltzeko estrategia nagusia sakoneko elkarrizketa izan da, bertatik eratorritako datuak galdetegietatik eta dokumentuen analisi hermeneutikotik eskuratutakoekin triangelatu badira ere. Horrela, irakasleen motibazioak, eskuratu dituzten gaitasunak eta horiengan izandako eraldaketak ezagutu ahal izan dira. Ondoriotzat esan liteke programa honek bertan parte hartutako irakasleen ikerkuntza- eta kudeaketa-gaitasunean eragina izan duela, baina batez ere haien irakaskuntza-gaitasunean.