Hiztun berriak eta bertso-mundua.Legitimatu a(ha)la auzitan jarri?

  1. Miren Artetxe Sarasola
Journal:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Year of publication: 2018

Issue Title: XI. HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK

Issue: 109

Pages: 45-72

Type: Article

More publications in: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Abstract

Hiztun berrien hizkuntza identitatea eta hizkuntza erabilera ikerlerro emankorra bilakatu da azken urteotan, hizkuntza gutxituen esparruan. Bestelako hizkuntzen kasuan bezala gurean ere, ikerketek erakutsi dute hiztun berrien hizkuntza erabilera loturik dagoela nolabait, hiztun gisa nork bere burua legitimo sentitzearekin edo eta besteengandik hiztun legitimo gisa hartua izatearekin. Ikerlan honetan, Ipar Euskal Herriko testuinguruan, bertsotan trebatzeak eta bertso-munduan sozializatzeak hiztun berrien legitimazio prozesuan izan dezakeen eragina aztertuko dut, alde batetik. Eta bestetik, bertsolariaren irudi kanonikoa legitimazio prozesu horretan muga ere izan daitekeela argudiatuko dut.