"Feitac espravi dutuçu"partizipio sail berri bat Zuberoan

  1. Manuel Padilla-Moyano 1
  1. 1 IKER UMR 5478
Revista:
Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo: International journal of basque linguistics and philology

ISSN: 0582-6152

Año de publicación: 2018

Volumen: 52

Número: 1-2

Páginas: 629-646

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo: International journal of basque linguistics and philology

Resumen

Azken mendeetako zubererak -i bukaerarekiko aditz multzo berri bat garatu du. Jatorri erromantzeko akabi, ataki edo ezkapi bezalako formak ez dira, alta, -i multzoko euskal partizipio zaharrekin batera sailkatzekoak. Izan ere, multzo berriko aditzek kideak dituzte -tü klasean (akabatü, atakatü, ezkapatü), zeinekin forma zein funtzio banaketa osagarrian erabiliak baitira. Artikulu honek partizipio berrien multzoa aztertzen du Zuberoako euskara historikoan, XVI-XIX. mendera bitarteko corpus zabal batean oinarriturik. Lehenik, aditz berrien forma eta funtzioak deskribatuko dira (§ 2), haien agerpena sistematikoki bilduz (§ 3). Ikuspegi diakronikotik, -i-dun forma berrien eta -(a)tü beren kideen arteko lehia deskribatuko da (§ 4). Ondoren, forma berrien jatorriaren gaineko hipotesi bat formulatuko da, gaskoiarekiko ukipenari seinalatzen diona, eta zehazkiago bearnesaren aditz jokatuen mailegatzeari (§ 5). Azkenik, -i akabantza duten, baina oraino aditz izaera osoki berenganatu ez duten beste zenbait forma ikertuko dira (§ 6).