Behi-haragiaren samurtasuna aztergai: estrategia proteomiko berri baten garapena
- Lorea R. Beldarrain
- Noelia Aldai
- Miguel Angel Sentandreu
ISSN: 0214-9001
Datum der Publikation: 2018
Nummer: 34
Seiten: 185-198
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Zusammenfassung
Samurtasuna behi-haragiaren kalitatean eragiten duen ezaugarri garrantzitsua da, kontsumitzaileak produktua aukeratzeko orduan gehien balioesten duenen artean dagoena. Hori dela eta, muskulua haragi bihurtu bitarteko prozesu biokimikoaren azterketak berebiziko garrantzia dauka. Izan ere, ontze-prozesu honetan garatzen da neurri handi batean amaierako produktuaren samurtasuna. Prozesu honetan proteinek daukaten garrantzizko papera laburbilduko da artikulu honetan, bai eta teknika proteomikoek haragiaren kalitatea aztertzeko eta optimizatzeko eskaintzen dituzten aukerak ere, haragi-industriari begira probetxuzkoak izan daitezkeenak. Zentzu honetan, gure taldeak garatutako estrategia proteomiko berria aurkeztuko da, isoelektrofokatze likidoa (OFFGEL) eta elektroforesia oinarri dituena. Maine Anjou behi arrazako animalien haragian burututako esperimentuan samurtasunaren adierazgarri diren 7 banda identifikatu eta neurtu dira, muskuluaren proteoma ikertzeko metodologia berritzaile honen potentziala agerian utziz.