Tokian tokiko hizkuntza aktibazioahainbat gako

  1. Zesar Martínez García
  2. Amaia Balda Etxarte
  3. Imanol Larrea Mendizabal
Journal:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Year of publication: 2018

Issue Title: Euskaltzaletasunaren aktibazioa (II)

Issue: 107

Pages: 79-96

Type: Article

More publications in: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Abstract

Artikulu honetan Soziolinguistika Klusterra hainbat eragilerekin oraindik ere lantzen ari den ikerketa baten berri ematen da. Proiektu honen helburu nagusia hauxe da: herri eta eskualdeetan euskararen inguruko aktibazioa eragiteko gakoak identifikatzea eta aktibaziorako metodologia proposatzea. Herri aktibazioa lortu duten hainbat esperientzia aztertu ondoren eta bi gunetan egiten ari garen ondorioz detektatutako gakoak aurkezten dira. Aktibaziorako bost gako nagusi hauek aurkezten dira: lehena, behar sozial bati erantzutea; bigarrena, talde eragile kohesionatua, trakzio-lana egiten duena; hirugarrena, oinarri teoriko-ideologiko landua eta sendoa, intuizioa edota bisioa; laugarrena, antolaketari begira egitura irekiak eta horizontalak sortzeko borondatea; eta bosgarrena, administrazioaren babesa.