Kode-alternantzia aztertzeko hizkuntza-teknologien ekarpena
- Larraitz Uria
- Iñaki Alegria
- Ander Corral
ISSN: 1130-8435
Argitalpen urtea: 2017
Zenbakien izenburua: Hiztun Berriak
Zenbakia: 104
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Laburpena
Kode-alternantzia (code-switching) ohiko fenomenoa izan ohi da hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten diren komunitate linguistikoetan. Elkarrizketa berean hiztun elebidunek edo eleaniztunek hizkuntza bat baino gehiago erabiltzean datza kode-alternantzia. Bat-batekotasuna du ezaugarri nagusia eta ahozko hizkuntzan ez ezik, hizkuntza idatzian ere agertzen da egun hain erabiliak diren sare sozialetan. Hala, sare sozialek eta hizkuntza-teknologiek eskaintzen dizkiguten aukerak baliatu nahi ditugu idatzizko mezuetan aurkitzen dugun kode-alternantzia aztertzeko. Artikulu honetan, hain zuzen ere, Hizkuntzaren Prozesamenduaren (HP) alorrean fenomeno hau aztertzeko garatzen ari garen metodologia eta hizkuntza-teknologiak aurkezten ditugu. Corpusa biltzeko nahiz etiketatzeko baliatuko ditugun metodoak hizkuntzarekiko independenteak izango dira.