Hidrogeno-ekoizpena bio-oilaren erreformatze katalitikoaren bidez
- Aingeru Remiro
- Lide Oar-Arteta
- Ana G. Gayubo
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2017
Número: 32
Páginas: 35-50
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
H2-aren eskariaren igoerak, petrokimikako lehengai eta erregai garbi gisa erabiltzeko, petrolioaz bestelako lehengaiak jatorri duten prozesuen garapena bul-tzatu du. Prozesu horien artean, biomasak arreta berezia bereganatu du haren erabilga-rritasunagatik eta berriztagarritasunagatik. Biomasatik H2-a lortzeko zeharkako bideek gero eta jakin-min handiagoa eragin dute, esate baterako, biomasatik eratorritako oxi-genatuen bidezko lurrun erreformatzeak. Horien artean, bio-oilak interes handia dauka, beste bideek baino bideragarritasun ekonomiko handiagoa izan baitezake. Izan ere, bio-oilak ekoizpen deslokalizatua izan dezake biomasaren ekoizpen-fokoetan eta on-doren, unitate zentralizatuetara garraia daiteke balioztatzeko. Dena dela, prozesu horre-tan kontuan hartu beharra dago lignina pirolitikoak sortzen dituen arazoak, zehatzago, erreakzio-ekipoan eta katalizatzailean depositatzen den hondakin solidoa bio-oila lu-rruntzen denean. Arazo hori gainditzeko, beharrezkoa da teknologia eskalagarria. Ho-rretaz gain, katalizatzaile aktibo, selektibo eta iraunkorren garapena funtsezkoa da pro-zesu horren bideragarritasuna lortzeko. Lan honetan, bibliografian dauden bio-oilaren erreformatzearen estrategia nagusiak aurkezten dira, ikerketa-taldearen emaitza origi-nalak nabarmenduz.