La jurisprudencia del Tribunal Superior de Justicia de la Comunidad Foral de Navarra

  1. José Ignacio Cubero Marcos 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Revue:
IeZ: Ingurugiroa eta zuzenbidea = Ambiente y derecho

Année de publication: 2015

Número: 13

Pages: 176-205

Type: Article

Résumé

Jurisprudentziak ingurumen elementu ezberdinak eta horiei eragiten dieten beste alderdi batzuei buruzko auziak ebatzi ditu. Lurzoruaren aprobetxamenduari dagokionez, Tuteran eta Gendulainen onartutako Udalerriz Gaindiko Eraginkortasunaren Planak aipatu behar dira. Tuterakoari jarraiki, oso deigarria da aztertzea zein efektu daukan hirigintza itunak planifikazioak ezartzen duen lurzoruaren erabileretan. Bestearen aldetik, bere deuseztasunaren arrazoia hauxe zen: Administrazioak ez zien dei egin interesdun eta jabeei. Baztango Hiri Ordenamenduaren Plan Nagusia ere aztertu da eta azaldu da ere ezin dela eskuratu lan baimena isiltasun positiboz, hiri planeamendua bortxatzen badu. Ingurumen esku hartzeari lotuta, tarteen inguruko eztabaida ez da konpondu, Auzitegiak kontraesanezko irizpideen arabera erabaki duelako, eta honek segurtasun juridiko eza sortzen du. Beste korapilo iraunkorra da telefonia mugikorren antenak ezartzearen gainekoa eta Estatuari dagozkion eskumenak telekomunikazioen esparruan. Tuterak onartutako ordenantzaren artikulu batzuk deuseztatu ziren eta, horrela, gai honi lotutako ondorengo arau prozesuei eragin ahal dien interpretazio lana burutu du Auzitegiak. Lan hori Estatu eta toki Administrazioak dauzkaten eskumenak mugatzean datza. Zaratari dagokionez, isurtzeen aurkako babesa eta oinarrizko eskubideen arteko lotura erakutsi da. Azkenik, informazio sarbiderako eskubidea zehaztu da, azpimarratuz, alde batetik, Administrazioak bete behar duen informazioa emateko obligazioa edo, hala badagokio, eskatutako informazioa ez entregatzeko arrazoiak jakinarazteko beharra.