Itsas olatuen energia eraldatzeko zentral baten deskribapena
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2011
Número: 24
Páginas: 237-256
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
Itsas olatuen energia eraldatzeko hainbat metodo desberdin daude, baina gutxi dira egitasmo errealetan oinarrituta gauzatu direnak. Horietako bat da Ur-Zutabe Oszilatzaile motako harrapaketa-kamera batean oinarritutakoa. Olatuek kameran sartzean barneko ur-zutabea mugitzen dute, kamerako airea konprimatuz eta deskonprimatuz. Harrapaketa-kameraren goiko aldean kokatuta dagoen Wells motako turbina baten bidez noranzko bakarreko energia mekanikora eraldatzen da bertan sortutako bi noranzkoko haize-fluxua. Turbina indukzio-sorgailu bati akoplaturik dagoenez, prozesuaren azken eraldaketa egiten da, alegia, energia elektrikoaren sorkuntza.