Uruguaiko etorkinak eta aplikagarri zaien errealitate arauemailea: zenbait ohar kritiko
ISSN: 1130-5738
Argitalpen urtea: 2008
Zenbakia: 64
Orrialdeak: 109-125
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Laburpena
Azken urteetan Latinoamerikako hainbat herrialdetako biztanleek aurkeztutako lan- eta erresidentzia-eskaeren inguruan lanean etengabe aritu izan dira espainiar auzitegiak. Horietako eskaera askok XIX. mendetik zetozen nazioarteko kooperazio- eta adiskidetasun-hitzarmenak zituzten oinarri. Hitzarmen horiek estatuek elkarrekiko hainbat eskubideren aurrezagutza zuten helburu, gehienetan eskubide horiek bertako herritarrekiko berdintasun mailan onartuz. Bere garaian hitzarmen horien aplikazioan espainiar emigranteei eskubideok modu zabalean aitortu bazitzaizkien ere, egun egoera bestelakoa dugu migrazio-fluxuak noranzkoz aldatu baitira. Errealitate honetan Latinoamerikako etorkin guztien egoera ez da bera eta bereziki konplexua dugu Uruguaiko biztanleen egoera; izan ere, azken urteotan ez auzitegiek ez botere politikoek ez dute garbi izan zein den haiei aplikatu beharreko zuzenbidea. Artikulu honen helburua, oraindik erabat argitu gabe dagoen egoera korapilatsu honetara argi pixka bat ekartzea izango da.