EAEko etxebizitza-kooperatibakargi eta ilunak

  1. Etxezarreta Etxarri, Aitziber
  2. Etxezarreta Etxarri, Enekoitz
Journal:
Gizaekoa: Revista vasca de economía social

ISSN: 1698-7446

Year of publication: 2007

Issue: 3

Pages: 145-162

Type: Article

More publications in: Gizaekoa: Revista vasca de economía social

Abstract

Etxebizitza-Kooperatiben inguruko lan honen helburua, sektorearen azterketa xehatu bat aurkeztea baino, etxebizitzen eskurapenean mekanismo sozial partehartzaileagoek izan dezaketen lekua azpimarratzea da: kasu honetan, etxebizitzakooperatiben sustapen bidezko formula, hain zuzen ere. Lehenik eta behin, errealitate hau marko teoriko orokorrago batean kokatu dugu, Ongizatearen Gizartea eratze bidean Gizarte Ekonomiako eragileek joka lezaketen paperaren inguruan jardun dugu. Bigarrenik, etxebizitza-kooperatiben ezaugarri orokorrak eta EAE-ko berezitasunak landu ditugu, arreta berezia finkatuz etxebizitza-kooperatibengan eragiten duten erregulazio-marko zein politika publiko ezberdinetan, eta horien artean sumatzen diren sinergia eta aurkakotasunetan. Ondorioentzako azken atal batean, autoreon iritziz eztabaidagai edo airean geratzen diren zenbait gai plazaratu ditugu.