Datiboa hiztegian

  1. Fernández Fernández, Beatriz
  2. Ortiz de Urbina, Jon

Editorial: Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-9860-433-7

Año de publicación: 2010

Tipo: Libro

Resumen

Datiboa hiztegian arakatu nahi du liburu honek. Hiztegia diogunean gizakiok garunean ezarririk dugun jakintza sistemaren hiztegiaz ari gara, eta hori ez da hitzaren ohiko adiera irakurle askorentzat, ezta iniziatuak direnentzat ere. Berez, gramatika sortzailean lanean dihardugun gramatikarion ikuspegia da gurea, eta testuan zehar theta-rolez hitz egingo dugu, adibidez Joni liburua oparitu diot diogunean, Joni helburua eta onuraduna ere bada; Joni liburua gustatu zaio diogunean, berriz, Joni esperimentatzailea da. Helburua, onuraduna, esperimentatzailea eta abar, gogoaren hiztegian bilduta dauden aleen ezaugarri tematikoak dira eta horietaz hitz egingo dugu liburu honetan. Baita predikatuen oinarrizko konfigurazioez -esate baterako, niri hori ahaztu zait bezalakoak predikatu psikologikoez ari garela- edota konfigurazioen arteko alternantziez -adibidez, ahaztu psikologiko berak lehengoarekin batera nik hori ahaztu dut konfigurazioa ere badu, eta biek alternantzia osatzen dute-. Honelako alternantziak ez dira arbitrarioak izaten, edo, behintzat, talde semantiko jakin bateko predikatuak antzeko konfigurazioetan ager daitezke.