Ahozko hizkuntza lantzenHaur Hezkuntzan hasi eta unibertsitateraino.
- Matilde Sainz 1
- Arantza Ozaeta 1
- Eneritz Garro 1
-
1
Universidad de Mondragón/Mondragon Unibertsitatea
info
ISSN: 1135-4690
Argitalpen urtea: 2009
Zenbakien izenburua: Udako topaketak
Zenbakia: 140
Orrialdeak: 6-13
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria
Laburpena
Ikastaroaren gaia aukeratzerakoan bi asmo izan ditugu. Bi asmo horiek izaera ezberdinekoak badira ere, batak besteari eragiten diola uste dugu. Batetik, ahozko hizkuntza dugu, alegia, ahozko hizkuntzaren zer, zertarako eta nola landu eskolan. Bestetik, nola formatu irakaslea, oro har, eta bereziki, ahozko hizkuntzak eskolan bere tokia izan dezan eta ikasleek ahozko hizkuntzan beharrezkoak dituzten konpetentziak gara ditzaten. Bi alderdi horiek landuko ditugu ikastaroan. Lehendabiziko gaia, ahozkoa eskolan, hiru hitzaldiren bidez jorratuko dugu eta irakasleen formazioarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bi eskoletan eginiko formazioen testigantzaren bidez aditzera emango dugu. Bitartean, bi gai horien gaineko tailerrak antolatuko ditugu. Espazio horiek izango dira ikastarien hausnarketa bideratzeko guneak.