Belaunaldi arteko esperientziak hezkuntza eremuan aztergaikohesio soziala ahalbidetzen duten bideak aztertzen

  1. EIGUREN MUNITIS, AMAIA
Dirigida por:
  1. Naiara Berasategi Santxo Directora
  2. José Miguel Correa Gorospe Director

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 22 de febrero de 2021

Tribunal:
  1. José Ignacio Rivas Flores Presidente/a
  2. María Teresa Vizcarra Morales Secretaria
  3. Joaquín Paredes Labra Vocal
  4. Maite Arandia Loroño Vocal
  5. María Esther Prados Megías Vocal

Tipo: Tesis

Teseo: 153713 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Hezkuntza formalaren inguruneak testuinguru ezin hobea eskaintzen du, belaunaldi desberdinen ikuspegia lantzeko. Izan ere, eskolan gertatzen diren belaunaldien arteko (BA) esperientziek bizitza osorako hezkuntza-ideologia sortzen laguntzen dute, ikasketa bidirekzionala sustatu eta adinduen eta ume eta gazteen parte hartze aktiboa elikatuta. Horrenbestez, ondoko ikerketa lanak, bost helburu ditu: (1) Euskal Autonomia Erkidegoan hezkuntza formalean burutu diren edo martxan dauden belaunaldi arteko esperientziak identifikatu; (2) Belaunaldi arteko esperientzien protagonisten bizipenak aztertu; (3) Ikasleengan (10-21 urte bitartean) belaunaldi arteko esperientzietan parte hartzeak dituen eraginak arakatu; (4) Adinduentzako belaunaldi arteko esperientzietan parte hartzeak dituen eraginak aztertu; (5) Profesionalentzako belaunaldi arteko esperientzietan parte hartzeak dituen eraginak aztertu, horiek komunitatean duten eragina ere jasoz. Zehazki, ikerketa bi fase nagusitan banandu da. Lehenengo fasean, belaunaldi arteko esperientzien presentzia eta izaera arakatu da Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza formalaren esparruan. Bigarren fasean belaunaldi arteko esperientzietan arakatu da. Lortutako emaitzek agerian uzten dute BA esperientzien presentzia eskasa dela EAEn hezkuntza formalaren testuinguruan. Nahiz eta ikerketa honen bitartez baieztatu den BA esperientzietan parte hartzeak adinduengan eta ikasleengan eragin positiboak dituztela. Horrenbestez, profesionalen aburuz, BA esperientziak baliagarriak dira belaunaldien artean elkarri laguntzeko harremanak sortzeko eta belaunaldien arteko elkartasuna sustatzeko kohesio soziala ahalbidetzen dituzten bideak erakintzen laguntzen baitute. Orobat, doktorego tesi honek EAE mailan hezkuntza esparruan ematen diren BA esperientzien gaineko prisma poliedrikodun begirada eraikitzen du eta BA esperientziek duten esku-hartze sozialarekiko aukeren gaineko ezjakintasunari aurre egiten dio.