Ariketa fisikoko esku-hartze desberdinen eragina hirugarren adineko egoitzetan bizi diren adinekoen funtzio fisiko zein kognitiboan eta afektibitate egoeran
- REZOLA PARDO, CHLOE
- Susana María Gil Orozko Directora
- Ana Rodríguez Larrad Directora
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 22 de julio de 2020
- Jon Irazusta Astiazaran Presidente
- José Javier Yanguas Lezaun Secretario/a
- Rita Santos-Rocha Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Tesi honek ausazko entsegu kliniko bat barnehartzen du. Helburu nagusia ariketa fisikoan oinarritutako hiru esku-hartze desberdinen (osagai anitzeko ariketa fisikoko esku-hartzea, dual-task esku-hartzea, eta oinez ibiltzeko esku-hartzea) eraginkortasuna aztertzea da hirugarren adineko egoitzetan bizi diren adineko pertsonetan. Osagai anitzeko ariketa fisikoko eta dual-task esku-hartzeek funtzio fisikoa hobetu zuten arren, lehenengoak bakarrik hobetu zituen hauskortasuna eta afektibitate egoera. Emaitza horiek dual-task esku-hartzearen konplexutasuna eta bertaratze txikiagoarekin batera, ondorioztatzen dugu esku-hartze mota horrek ez duela onura gehigarririk ekartzen hirugarren adineko egoitzetan bizi diren adineko pertsonetan osagai anitzeko ariketa fisikoko esku-hartzeei dagokienez. Bestalde, osagai anitzeko ariketa fisikoko esku-hartzeak eta ibiltzeko esku-hartzeak parte-hartzaileen afektibitate egoera eta bizi-kalitatea hobetu bazuten ere, osagai anitzeko ariketa fisikoko taldeak hobekuntza handiagoak izan zituen funtzio fisikoan, baina era berean, ibiltzea, nahikoa izan zen parte-hartzaileen funtzionaltasuna mantentzeko. Esku-hartzeek ez zuten serumeko BDNF kontzentrazioan aldaketarik eragin. Arestian aipatutakoa kontutan hartuta, ondorioztatu dezakegu hiru esku-hartzeak eraginkorrak direla hirugarren adineko egoitzetan bizi diren adineko pertsonen funtzionaltasuna mantentzeko eta/edo hobetzeko frogatu dugu. // Tesi honek ausazko entsegu kliniko bat barnehartzen du. Helburu nagusia ariketa fisikoan oinarritutako hiru esku-hartze desberdinen (osagai anitzeko ariketa fisikoko esku-hartzea, dual-task esku-hartzea, eta oinez ibiltzeko esku-hartzea) eraginkortasuna aztertzea da hirugarren adineko egoitzetan bizi diren adineko pertsonetan. Osagai anitzeko ariketa fisikoko eta dual-task esku-hartzeek funtzio fisikoa hobetu zuten arren, lehenengoak bakarrik hobetu zituen hauskortasuna eta afektibitate egoera. Emaitza horiek dual-task esku-hartzearen konplexutasuna eta bertaratze txikiagoarekin batera, ondorioztatzen dugu esku-hartze mota horrek ez duela onura gehigarririk ekartzen hirugarren adineko egoitzetan bizi diren adineko pertsonetan osagai anitzeko ariketa fisikoko esku-hartzeei dagokienez. Bestalde, osagai anitzeko ariketa fisikoko esku-hartzeak eta ibiltzeko esku-hartzeak parte-hartzaileen afektibitate egoera eta bizi-kalitatea hobetu bazuten ere, osagai anitzeko ariketa fisikoko taldeak hobekuntza handiagoak izan zituen funtzio fisikoan, baina era berean, ibiltzea, nahikoa izan zen parte-hartzaileen funtzionaltasuna mantentzeko. Esku-hartzeek ez zuten serumeko BDNF kontzentrazioan aldaketarik eragin. Arestian aipatutakoa kontutan hartuta, ondorioztatu dezakegu hiru esku-hartzeak eraginkorrak direla hirugarren adineko egoitzetan bizi diren adineko pertsonen funtzionaltasuna mantentzeko eta/edo hobetzeko frogatu dugu.