Euskal zuzenbide zibilari dagokion zuzenbide jurisdikzionalalege data eta lege ferenda azterketa
- FIDALGO ASTIGARRAGA, MIKEL TOMAS
- Ixusko Ordeñana Gezuraga Director
- José Francisco Etxeberria Guridi Director
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 23 de julio de 2020
- Iñaki Esparza Leibar Presidente
- Leire Imaz Zubiaur Secretaria
- Arantza Libano Beristain Vocal
- Guillermo Ormazábal Sánchez Vocal
- Xabier Arzoz Santisteban Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Euskal Zuzenbide Zibileko 5/2015 Legearen onarpena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kasazio-Errekurtso Zibilari buruzko Lege aurreproiektua izan dira gure berezko Zuzenbidearen inguruko azken erronka legegileak. Aipatutako arauekEspainiako Konstituzioaren 149.1.6. eta 8. artikuluek ezartzen duten Autonomia Erkidego eta Estatuen arteko eskumen banaketara moldatu behar duteArtikulu horien interpretazio arazoak gaindituz, Autonomia Erkidegoek (tartean, Euskal Autonomia Erkidegoak) hainbat xedapen prozesal txertatu dituzte beraien ordenamendu zibiletako Legeetan. Are gehiago, 1991. urtean Galiziak egin geroztik, arau prozesal zibil hutsak diren kasazio Lege autonomikoak arautu dituzte Kataluniak eta Aragoik. Gaur Euskal Autonomia Erkidegoan kasazio errekurtso zibilari lotutako arau propioa sortzea helburu duen ekimen legegilea dago martxan, momentuz Lege aurreproiektua emaitza izan duena.Lanean, hurrengo hiru helburuak izango ditugu. Lehenik eta behin, berezko Zuzenbide zibil eta jurisdikzionalak historian zehar euskal lurraldeetan izan duen ibilbidea ikertuko da. Bigarren, Espainiar Konstituzioaren eskumen banaketan sakonduko dugu, Autonomia Erkidegoen parte hartze eremua zehazteko. Azkenik, euskal Lege zibilen azterketa prozesalari helduko diogu, jurisprudentzia eta kasazio Lege aurreproiektuan bereziki azpimarratuz, lege ferenda proposamena egiteko.