Baserri hedatuajardute sinbolikotik artekaritzen eremura
- ECHEVESTE LIRAS, ONINTZA
- M. Concepcion Elorza Ibáñez de Gauna Director
- Iñaki Martínez de Albeniz Ezpeleta Director
Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 13 October 2020
- Gabriel Villota Toyos Chair
- Fernando Mendiola Gonzalo Secretary
- Xavier Itçaina Committee member
Type: Thesis
Abstract
Baserriaren problematikan murgiltzen den ikerketa-lana da, hura teorikoki aztertu eta artistikoki esperimentatzeko saiakera. Bere balio sinbolikoa eraiki duten ekarpen, konnotazio eta iruditerietatik haratago, identitatea eta kultura artikulatzeko zentrotzat hartzen da baserria, orotariko eraginak ahalbidetzen dituen ardatz hedatu baten gisan. Esleitutako jarduteak gainditzeko xedez, ikerketa kulturalen eta arte garaikidearen eremuak diziplinarteko ezagutza-hurrenkera baterako tresna bilakatzen dira ikerketan, baserria bera eztabaidagunetzat hartu eta bere esanahiaren ekoizpena berrasmatzeko bidean. Printzipio simetriko, hibrido, dinamiko eta eraikitzaileetatik, instituzioaren erreferentzia sistemari ontologia berri bat eskaintzen zaio, bere eta gure nortasunaren eraikuntza-prozesua logika eta artekaritza aktiboetara zabaltzeko xedez