Drawing comparisonsa syntactic and semantic approach to basque, spanish and english inequality comparative structures
- Elena Castroviejo Miró Directora
- Myriam Uribe-Etxebarria Goti Directora
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 07 de septiembre de 2020
- Olga Fernández Soriano Presidente/a
- Nerea Madariaga Pisano Secretaria
- Ricardo Etxepare Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Tesi honek euskarak, gaztelaniak eta ingelesak agertzen dituzten konparazio egituren deskribapena,sailkapena eta azterketa sintaktiko eta semantiko sakona aurkeztea ditu helburu. Tipologikoki oso ezberdinakdiren hiru hizkuntza horien alderaketaren bitartez, konparazio egiturek erakusten dituzten hizkuntza arteko etahizkuntza barneko aldakortasun ereduak zehazten ditu tesi honek. Horrez gain, euskarazko, gaztelaniazko etaingelesezko egitura konparatiboen analisi sintaktiko eta semantiko bateratu bat ere proposatzen du.Ikerlan honetan ondoko tesia defendatzen da, zehazki: euskara, gaztelania eta ingelesezko egiturakonparatiboek erakusten dituzten aldakortasun puntu nagusiak hizkuntza horietan oinarrizko bi konparaziomota egotearen ondorioa dela. Alde batetik, sakonean koordinazio egitura erakusten duten konparazioakaurkitzen ditugu (koordinaziozko konparazioak). Konparazio mota horrek juntagailu egitura arrunten ezaugarribereizgarriak dituela erakusten dut aztertutako hiru hizkuntzetan. Bestetik, mendeko konparazioak ere badaudeeuskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Azken mota horretan, konparazioaren oinarriak menpeko osagaienberariazko propietateak azaleratzen dituela erakusten dut.Ikerketa honetan, gramatika deskribatzaile eta arauemaileetako datuetan oinarrituz eta hiztunenjuzkuen azterketaren bitartez (lan honetan garatu ditudan inkesta linguistikoetan lortuak) euskara, gaztelaniaeta ingelesezko konparazio egituren arkitektura eta konposizio semantikoaren analisi bateratua defendatzendut.