«Ez da mattetzen erakutsi». Azpeitia, hitanoa eta generoen arteko arrakala
- Beñat Muguruza Aseginolaza
- Garbiñe Bereziartua Etxeberria
- Juanito Etxeberria Murgiondo
ISSN: 1130-5738
Argitalpen urtea: 2020
Zenbakia: 115
Orrialdeak: 117-143
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Laburpena
Hitanoaren erabileran alde handia dago igorlearen nahiz hartzailearen generoaren arabera: joera orokortua da hika gutxiago egiten dutela emakumeek, eta egiten zaiela emakumeei, eta gizonen arteko erabilera gailentzen dela. Ikerketa honetan Azpeitian hitanoarekikoak zertan diren aztertu dugu. Galde-sorta bidez 1.247 herritarren erantzunak jaso ditugu. Lortutako datuen arabera, Azpeitia hitanoa sendo dagoen gune gutxietako bat izanik ere, patroi berari segitzen dio, eta alde handiak ikusten dira adinaren eta generoaren arabera. Parte-hartzaile helduek horren atzean egon litezkeen arrazoiak zein diren erantzun dute galde-sortan. Gure jendarteko egiturazko sexismoa da gako nagusia, hortik eratortzen diren hainbat faktorek pisu handia baitute hizkuntzen erabileran.