Txirbil-harroketan erabilitako ebaketa-jariakinaren eragina laser bidezko prozesu gehigarrian konformaziorako trokelen konponketaren kasuan.
- Jon Iñaki Arrizubieta Arrate
- Magdalena Cortina
- Marta Ostolaza Gaztelupe
- Aitzol Lamikiz Mentxaka
- Eneko Ukar Arrien
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2020
Número: 38
Páginas: 327-337
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
Fabrikazio-prozesu gehigarri eta kengarrien arteko konbinaketa oso erabilgarria da geometria konplexuko eta balio-erantsi altuko piezen konponketarako. Prozesuak bateratzeko aukera onena haiek makina bakarrean barneratzea da. Alabaina, bateratze horretan erronka anitz agertzen dira, besteak beste, mekanizazio-prozesuan erabiltzen diren ebaketa-jariakinek jarraiko gehitze-prozesuan izan dezaketen eraginaren ezjakintasunaren ondorioz. Egoera horren aurrean, berotako trokelgintzan ohikoa den AISI H13aren kasurako ebaketa-jariakinarekin kutsaturiko gainazalean laser bidez materiala eranstean ager daitezkeen akatsen azterketa gauzatu da. Olio-maila anitzekin egin dira saiakuntzak, eta gainazal garbian egindako erreferentziazko saiakuntzarekin alderatu dira lorturiko emaitzak. Aldaera morfologikoak nabaritzeaz gain, % 100 olio-kontzentrazioko ebaketa-jariakina erabiltzen den kasuan erantsitako materiala arrakalatu egiten dela ikusi da, eta egoera horretan fabrikaturiko piezak baliogabetu egiten dira. Hortaz, beharrezkoa dela ikusi da AISI H13aren kasuan gehitze-prozesuaren aurretik gainazalean egon daitezkeen ebaketa-jariakinen garbiketa .