CO2-aren erabilera, berotegi-efektua murrizteko estrategia

  1. Ateka, Ainara 1
  2. Portillo, Ander
  3. Sierra, Irene
  4. Ereña, Javier
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Revista:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Año de publicación: 2020

Número: 37

Páginas: 257-270

Tipo: Artículo

DOI: 10.1387/EKAIA.20905 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Resumen

Gero eta arreta gehiago eskaintzen ari zaio erregai fosilen errekuntzatik sortutako klima-aldaketari. Karbono dioxidoa (CO2) negutegi efektuaren eragile diren gasen artean ugariena da, eta klima-aldaketa arintzeko ezinbestekoa da haren isurketak murriztea. Helburu hori betetzeko CCU teknologia (karbono dioxidoaren bahiketa eta erabilera) lagungarria izan daiteke. Horretan, lehenengo urratsa energia-planta edo industrietan sortzen den CO2 bahitzea da, atmosferara isuri aurretik. Ondoren, industrialki erabiliko duten instalazioetaraino garraiatzen da, eta bertan produktu komertzial bilakatzen da. CO2 zuzenean erabil daiteke, eraldatu gabe, zenbait aplikazioetarako: uren gatzgabetzea, gainazalen garbiketa, elikagaien eta edarien ekoizpena eta petrolio- eta gas-hobien ustiatze-etekina hobetzeko. Bigarren aukera CO2 lehengai modura erabiltzea da, produktu kimiko zein erregaiak lortzeko. CCU teknologien abantaila nagusia CO2-aren erabilera jarduera errentagarria bihurtzea da, hondakinetatik abiatuz lortutako produktuak sal daitezkeelako. Hala ere, zenbait arazo daude CCU teknologiari lotuta: (i) produktu kimikoen eskaria ez da nahikoa CO2-aren kantitate esanguratsua bahitzeko, (ii) CO2 erregaiak ekoizteko erabiltzen bada, isurketak atzeratu egiten dira, saihestu beharrean, (iii) zenbait produktu kimikoetan egindako CO2-aren “biltegiratzeak” bizitza laburra izan dezake.