Ikerketa metabolomikoak haurretan gertatzen den giltzurrun gutxiegitasun kronikoaren diagnostikorako biomarkatzaile berrien identifikazioan
- Benito, Sandra 1
- Unceta, Nora 1
- Sánchez-Ortega, Alicia 1
- Gómez-Caballero, Alberto 1
- Goicolea, M. Aránzazu 1
- Barrio, Ramón J. 1
- 1 Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
ISSN: 0214-9001
Year of publication: 2020
Issue: 37
Pages: 65-81
Type: Article
More publications in: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Abstract
Giltzurrun gutxiegitasun kronikoaren (GGK) ebaluazioa egiten da iragazpen glomerularraren tasaren (IGT) bidez, eta kalkulatzen da serumeko kreatininaren kontzentrazioan oinarritutako ekuazio ezberdinen bidez. Hala ere, serumeko kreatinina kontzentrazioa hainbat faktoreren arabera alda daiteke, eta honek GGKaren diagnostikoa arriskuan jar dezake, bereziki gaixotasunaren fase goiztiarrenetan. Haurretan GGKak arazo metaboliko eta kardiobaskularrez gain, garapen-arazoak eta malnutrizioa eragiten ditu. Haur osasuntsuekin alderatuta, zailtasun horiek 30 aldiz handitzen dute heriotza-tasa GGKaren fase aurreratuenetan dauden haurretan. Orokorrean, gaixotasun jakin baterako biomarkatzaileen presentziak diagnostiko goiztiarragoa eta erantzun hobea ahalbidetzen dute. Hori dela eta, GGK pairatzen duten helduetan ikerketa integrala egin da biomarkatzaile berriak topatzeko, baina populazio pediatrikoan ikerlanak oraindik oso mugatuak dira eta biomarkatzaile berrien beharra dago. Helburu horrekin, haur osasuntsuen eta GGK pairatzen duten haur gaixoen arteko profil metabolikoen konparaketa egin da, metabolomika bideratu zein ez-bideratuak aplikatuz. Ikerketaren ondorioz, GGK pediatrikoaren detekzio goiztiarrean erabilgarri izan daitezkeen zazpi metabolito berri aurkitu dira, kreatinina biomarkatzaile klasikoarekin batera. Metabolito horiek, kreatininarekin batera erabiliz, kreatinina soilaren erabilerarekin alderatuz haur gaixoen eta osasuntsuen artean bereizketa egitea ahalbidetzen dute.