Euskararen lantze funtzionala eta profesionalen komunikazio-gaitasunen garapena osasun-alorrean
ISSN: 1130-8435
Año de publicación: 2018
Título del ejemplar: Osasungintza eta euskara
Número: 108
Páginas: 83-96
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Resumen
Osakidetzaren bigarren hizkuntza-plangintzaren helburu orokorra da zerbitzu-hizkuntza gisa euskararen ahozko eta idatzizko komunikazioa sustatzea. Lan honetan, helburu horrek erakunde zerbitzu-emaileei eta profesionalei dakarzkien erronketako biri erreparatu diegu. Batetik, euskara komunikazio- egoera klinikoetan eraginkortasunez erabiltzeko beharrezkoa den lantze funtzionalaz aritu gara, alegia, terminologiaren, adierazpideen eta estiloen garapenaz. Bestetik, profesionalen komunikazio-trebetasunen garapena dugu hizpide: jomugan izan behar ditugun gaitasun eta trebetasunak, eta horiek progresiboki garatzeko ibilbidea. Erronka horiei erantzuteko ezinbestekoa da Osakidetzaren eta UPV/EHUren arteko plangintza eta lan koordinatua, hizkuntzalarien, hizkuntza-bitartekarien eta osasun-alorreko profesionalen arteko diziplina arteko lana behar baita bai erregistro klinikoen garapenari laguntzeko tresna eta baliabideak sortzeko, eta bai profesionalei komunikazio eraginkorrerako trebetasunak garatzen laguntzeko formazio-programak diseinatzeko ere.