Exaeskalarako sare-interkonexioen diseinurako helburu-aniztasuneko optimizazioa
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2019
Número: 35
Páginas: 309-324
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
Exaeskala errendimendua milioika kalkulu-nukleoz osaturiko sistemak erabi-liz lortuko da. Elementu horiek konektatzeko moduak (sare-topologia) izugarrizko eragina du hainbat errendimendu ezaugarritan. Lan honetan, sare-topologiak diseinatzeko helburu-anizta-suneko optimizazioan oinarritutako ingurune bat proposatzen dugu, EBk finantzatuta ExaNeSt proiektuan garatzen ari garena. ExaNeSt sistemaren sarearen modulartasunari esker sare-topolo-gia ezberdinak diseinatu ditzakegu hainbat errendimendu-helburu optimizatzeko; esaterako, in-guruko komunikazioak, hutsegite-tolerantzia eta energia-kontsumoa. Topologiak sortzeko pro-zesua optimizazio bidez gauzatzen da (sare-topologiaren hainbat ezaugarri minimizatuz) teknika ebolutiboak erabilita. Simulazio bidezko emaitzen analisiak sortutako topologiek errendimen-du-helburuak betetzen dituztela erakusten du. Gainera, sare-topologia ezagun batekin egindako konparazioan ikus daiteke gure proposamenak sortzen dituen sareek propietate topologiko ho-beak dauzkatela eta, aldi berean, errendimendu handiagoa lortzen dutela.