"Orhiko xoria Orhin lakhet"izen/adjektibo psikologikoak, gai lokatiboak eta predikazioa
-
1
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
info
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona, España
-
2
Universidad de Deusto
info
ISSN: 0582-6152
Año de publicación: 2018
Volumen: 52
Número: 1-2
Páginas: 253-270
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo: International journal of basque linguistics and philology
Resumen
Belleti & Rizzi (1988) lanetik aurrera, asko dira hizkuntzalaritza teorikoak predikatu psikologikoez eman dizkigun irakaspenak, baina ez dira horrenbeste izen edo adjektibo psikologikoek sortzen duten predikazioarekin lotutakoak. Adger & Ramchand-ek (2006) Eskoziako gaelikoaz egindako azterketa da salbuespen horietako bat. Hizkuntza honetan, egoera psikologikoa adierazten duten izenak daude, eta esperimentatzailea eta gaia, izen horiekin batera datozen preposizio sintagmak izaten dira. Euskaraz ere izen eta adjektibo psikologikoak daude, laket adibidez, eta gai lokatiboarekin batera jasotzen dira, hots, postposizio sintagma batekin. Esperimentatzailea, berriz, absolutiboarekin, ergatiboarekin edo datiboarekin marka daiteke egitura zein den. Lan honetan erakutsiko dugunez, gai lokatiboak osagai bakarra osatzen du izen eta adjektibo psikologikoarekin, bai gaelikoz bai euskaraz; ez, aldiz, esperimentatzaileak, zeina Predikatu Sintagma (Bowers 1993) baino goragoko buru bati zor zaion: Aplikatiboari, datiboaz markatzen denean, dela Adger & Ramchand-en Jabetza Aplikatibo burua, dela Pylkkänen-en Goi Aplikatiboa 2008 [2002], eta Boz buruari (Kratzer 1996, Berro 2015) esperimentatzailea ergatiboaz markatzen denean. Lana, Joakin Gorrotxategi irakasleari eskaini nahi diogu. Ez gara ikerkuntza eremu berekoak, baina eremu batetik bestera dagoen aldea gorabehera, hizkuntza da hiruron lurralde miresgarria, eta esaera zaharrak dioen bezala, "Orhiko xoria, Orhin lakhet".