Manuel Aznar Zubigarayren kazetari-lanaEuzkadi (1913-1918)

  1. Díaz Noci, Javier
  2. Meso Ayerdi, Koldobika
Journal:
Mediatika: cuadernos de medios de comunicación

ISSN: 1988-3935

Year of publication: 2016

Issue: 15

Pages: 141-173

Type: Article

More publications in: Mediatika: cuadernos de medios de comunicación

Abstract

Manuel Aznar Zubigaray (Etxalar, 1893-Madril, 1975) Espainiako XX. mendeko kazetaririk ezagunenetako eta emankorrenetako bat izan zen. Ibilbide ideologiko anitz izan zutenen artean ere, ospetsuenetarikoa ere bai: hasieran tradizionalista Iruñean, gero Euzko Alderdi Jeltzalearen aldekoa Bilbon, liberala Madrilen eta Habanan, eskubitarra –eta frankista– berriz ere Madrilen eta Bartzelonan. El Sol eta La Vanguardia egunkarien eta Efe agentziaren zuzendaria (besteak beste), Euskal Herrian ere Euzkadi egunkarian lan egin zuen eta bertan bost urte baino gehiagotan hainbeste kronika zuzendu zuen. Horiexek dira, hain zuzen ere, lan honetan aztertzen ditugunak. Haien artean, bi orain arte ezezagun samarrak, euskaraz idatziak. Bestelakoak ere hainbat arlotan banatuta aztertu ditugu: kirolak, politika, erlijioa eta gerra, Munduko I. Gerraren kronikagile gisa nabarmendu baitzen Aznar Zubigaray kazetaria.