Terminologia lantzeko baliabideak EHUn
- 1 (UPV/EHU
ISSN: 1132-2152
Año de publicación: 2017
Número: 48
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Senez: itzulpen aldizkaria
Resumen
Euskarazko erregistro espezializatuak eta bereziki terminologia unibertsitatean garatzen dira. Euskaldunak denetariko gai espezializatuez aritzen dira ahozko eta idatzizko orotariko komunikazio-egoeretan; komunikazio-egoera espezializatu horietan erabiltzen diren testuak eta terminologia, ordea, ikusezinak izaten dira maiz deskripzio-ekimenetan. Horiek ikusgai egiteko xedez sortu zen, hain zuzen, Terminologia Sareak Ehunduz (TSE) programa, 2008an. Artikulu honetan, TSE programaren ibilbidean erabiltzen eta osatzen ari diren baliabideak aurkeztu ditugu, laburki, programan erabiltzen dugun metodologiaren barruan kokatuta: Garaterm lan-ingurunea eta corpusa, Erauzterm termino-erauzle erdiautomatikoa, eta TZOS Terminologia Zerbitzurako On-line Sistema.