Atzoko baliabideak, biharko osasunaardo-hondakinak eta kannabisa
- Oier Aizpurua-Olaizola
- Patricia Navarro
- Nestor Etxebarria
- Aresatz Usobiaga
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2018
Título del ejemplar: 2015-2016 Euskal Tesien 15 pasarte
Número: 1
Páginas: 77-88
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
Tesi hau bi zutabe nagusitan banatzen da. Lehenengoan, ardo-hondakinen balioa handitzeko metodologia bat garatu genuen. Lehenik, ardo-hondakinetatik polife-nolak eta gantz-azidoak, bakoitza bere aldetik, erauzi genituen jariakin gainkritikoak erabiliz. Polifenolak ez dira oso egonkorrak, ordea, eta gorputzean bioeskuragarrita-sun baxua dute. Arazo horiek konpontzeko, polifenolak mikrokapsularatzeko teknika bat garatu genuen. Bigarren zutabean, etorkizun hurbilean kannabisa sendagai bezala erabili ahal izateko, 3 urrats eman genituen. Alde batetik, landare ezberdinak efektu ez-berdinekin lotzea ahalbide dezakeen landareen kannabinoideen hatz-marka osatzeko analisi-teknika garatu genuen. Bestetik, gernuan eta plasman kannabinoideak eta euren metabolitoak kuantifikatzeko metodo bat ere garatu genuen. Azkenik, konposatu pu-ruen eta landare mota jakinen produkzioa optimizatzeko, kimiotipo ezberdineko landa-reen hazkuntzan zeharreko kannabinoideen eta terpenoen garapena aztertu genuen.