Nekazaritzako elikagai ekologikoen banaketa politika iraunkorraadierazle sistema agroekologikoaren proposamen praktikoa
- Mirene Begiristain Zubillaga
- Jon Landeta Rodríguez
- Lucía Mediano Serrano
ISSN: 2341-0108
Any de publicació: 2016
Número: 23
Pàgines: 13-35
Tipus: Article
Altres publicacions en: Revista de dirección y administración de empresas = Enpresen zuzendaritza eta administraziorako aldizkaria
Resum
Nekazaritza ekologikoko produktuen ekoizpena eta kontsumoa hazi egin da azken urteetan, etengabe eta modu garrantzitsuan. Kontsumitzaileen segmentu berriak sortu dira kezka berriekin: osasuna, ingurumena, bertako produktuak eta bertako ekonomia, … Horrek, lehen sektorearentzat aukera berriak ekarri ditu, nahiz eta ez duen marketina eta komertzializazio erabakien planifikazioa egiteko ohiturarik. Zentzu horretan, marketineko kudeaketarako interesgarriak izan daitezken ikuspegiak aztertzen ditugu lan honetan, ikuspegi holistiko-agroekologikoari arreta berezia zuzenduz, lehen sektorearen beharretara egokitzen delako. Horrez gain, eta nekazaritza ekologikoko produktuen banaketa politikak duen garrantzia azpimarratuz, adierazle sistema iraunkor bat proposatzen dugu, sektoreko erakundeen banaketa politikako erabaki iraunkorren gida gisa ulertuz eta euren kudeaketarako tresna lagungarria izan daitekeela irudiz. Ikerketaren logika eta helburuei jarraituz, adierazle sistema sortzeko landu dugun prozesu metodologiko parte-hartzailea eta egiaztatze prozesu praktikoa azalduko ditugu, baita bertan erabilitako teknikak eta emaitza bera ere, lau helburu, hamabi irizpide eta hogeita hamabost adierazle dituen sistema. Lana biribiltzeko proposamenaren inguruko eztabaida eta bere ekarpen teoriko eta praktikoak jasotzen ditugu.