Sistema endokannabinoideaetorkizun handiko itu terapeutikoa gaixotasun psikiatrikoetan
- Barrondo Lacarra, Sergio
- López de Jesús, Maider
- García del Caño, Gontzal
- González Burguera, Imanol
- Aretxabala, Xabier de
- Montaña Muro, Mario
- Sallés Alvira, Joan
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2013
Título del ejemplar: Kannabisaren hamar aurpegiak
Número: 1
Páginas: 115-127
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
Sistema endokannabinoideak banaketa zabala dauka giza garunean, eta sistema neuromodulatzailerik garrantzitsuenetako bat izan litekeela proposatu da. Epidemiologi ikasketetan zein animali ereduetan, sistema endokannabinoidearen seinaleztapenak emozio eta kognizio funtzioak erregulatzen dituela ikusi da. Testuinguru honetan, azkeneko urteotan lan ugari bideratu dira sistema endokannabinoideak gaixotasun neuropsikiatrikoen fisiopatologian eta tratamenduan eduki dezakeen garrantzia finkatzera. Artikulu honetan, depresioa eta antsietatea bezalako gogo-aldartearen asalduretan eta eskizofrenia gaixotasunean ikusitako sistema endokannabinoidearen parte-hartzeari buruzko ebidentziak azaltzen saiatuko gara. Gaur egungo ebidentziek agerian uzten dute sistema endokannabinoideak gaixotasun psikiatrikoen azpiko zelula-prozesuetan betetzen duen funtzioa. Halere, arlo honetan asko dago ezagutzeke oraindik, eta etorkizunean sistema endokannabinoidearen gaineko ikerkuntza oso interesgarria izango da gaixotasun hauen prozesu patologikoen oinarriak ezagutzeko, edota terapiarako tresna terapeutiko berrien garapenerako.