Sindrome metabolikoaXXI. mendearen madarikazioa
- Gonzalez Mendia, Oskar
- Blanco Arana, María Encarnación
- Iriarte, Gorka
- Rico Parrilla, Estitxu
- Maguregui Olabarria, Itxaso
- Alonso Rojas, Rosa Maria
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2014
Número: 27
Páginas: 71-85
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
Bizi-baldintzen etengabeko bilakaeran gaur egungo gizarteak bereganatu dituen hainbat ohituren ondorioz (dieta desorekatua eta ariketa fisiko eskasa besteak beste), esan daiteke eritasun kardiobasku larren intzidentzia goraka doala . Eritasun kardiobaskularren izenpean hainbat patologia topa ditzakegu (b ihotzekoa , istripu zerebrobaskularra .. . ) eta hauen atzean dauden arrisku-faktoreak desberdinak dira: hipertentsioa, kolesterola, diabetesa, obesitatea ... Arrisku-faktore hauek ez dira normalean banaka agertzen, eta elkarrekin konbinatzen dira sindrome merabolikoa delakoaren barruan. Sindrome metabolikoa kon trolatzeko bizimoduan aldaketa txikiak baina garrantzitsuak ezarri behar dira eta neurri horiek nahikoak ez direnean bakarrik hasi behar gara medikamentuak erabi ltzen. Arrisku-faktore bakoitzak tratamendu ezberdina behar duenez, beharrezkoa gertatzen da farmako ezberdinez osatu riko terapia kardiobaskular konbinarua delakoa. Orokorrean, terapia honetan, hipertentsioaren aurkako botikak erabiltzen dira presio arteriala jaisteko, hipolipemianteak gorputzeko gantz kontzentrazioak kontrolatzeko, eta bestetik intsulina edo diabetesaren aurkako botikak glukosa mailak murrizteko. Horretaz gain, koagulazioa eta agregazio plaketarioa saihesteko botikak erabiltzen dira, sarritan gertatzen den arterien buxadurak ekiditeko.