Euskarazko kultur industrien lokalizazioa berrikuntza sozialaren ikuspegitik. Martin Ugalde Kultur Parkearen kasua
- Etxezarreta Etxarri, Enekoitz
- Zendoia Sainz, José Mari
ISSN: 1130-5738
Year of publication: 2012
Issue: 82
Pages: 5-32
Type: Article
More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Abstract
Lan honetan Martin Ugalde Kultur Parkea aztertu da lurraldea, berri-kuntza eta kultura elkarloturik aztertzen dituzten teoria ekonomikoen argitan. Lurralde-garapenari buruzko teoriak eta berrikuntza sozialaren kontzeptua dira Parkearen errealitatera hurbiltzeko baliatu diren marko teorikoak. Teoria horiek kultur industrien esparruan aplikatu nahi izan dira, kontuan hartuz Parkeak kultur industrien lokalizazio-estrategien artean ezaugarri bereizgarri bat baduela: hizkuntza gutxitu batean diharduten (eta eragin nahi duten) erakunde kulturalen bilgune izatea, alegia. Parkeko eragileekin burututako landa-lanaren emaitzak aztertuta, Parkea berrikuntza sozialaren adibide argia izateaz gainera, lurralde-garapenerako esparru estrategikotzat jotzeko behar beste elementu badituela ondorioztatu da.