Ikaskuntza pertzeptiboaaldibereko aurre-esposizioaren efektua
- Arriola Garicano, Naiara
- Pérez, Joana
- Alonso Martínez, Gumersinda
ISSN: 1130-5738
Año de publicación: 2010
Número: 74
Páginas: 75-92
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Resumen
Arratoiekin eginiko bi esperimentutan aldibereko aurre-esposizioaren efektua baloratzen saiatu gara zapore-abertsio baldintzatuaren teknika erabiliz, zeinean zapore berdina baina kontzentrazio ezberdinak jasotzen diren. Lehenengo esperimentuan, aurre-esposizioa jarraitua eta luzea izan zen (24 ordukoa, 28 egunetan zehar); bigarren esperimentuan, aldiz, aurre-esposizioa diskretua eta motza izan zen (30 minutu goizean eta 30 arratsean, 4 egunetan zehar). Espero genuenaren kontra, bi esperimentuetan, erantzun baldintzatuaren orokortzea ez zen gutxitua gertatu aldibereko aurre-esposizio baten ondoren, bloketako aurre-esposizio batekin konparatuz. Hala ere, erantzun ezberdina erregistratu genuen estimulu baldintzatu eta frogazko estimuluarekiko bigarren esperimentuan, aldibereko aurre-esposizio baten ondoren. Emaitza hauek, estimuluen konparazio-prozesuak ikaskuntza pertzeptiboan duen zerikusiarekin eztabaidatuak izango dira. GAKO-HITZAK: Ikaskuntza pertzeptiboa · Aldibereko aurre-esposizioa · Orokortzea · Ezkutuko inhibizioa.