Zigor-bitartekaritza Espainian egokiro arautzeko ereduen bilazigor-bitartekaritza Frantzian
ISSN: 1130-5738
Año de publicación: 2010
Número: 75
Páginas: 89-110
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Resumen
Espainiar ordenamendu juridikoko sistema penalak kinka larria bizi du. Beste akats askoren artean, bereziki mahaigaineratzen dira bide jurisdikzionalak zigor-liskarrak ebazteko aurkezten dituen ahuleziak. Testuinguru horretan, delituak eta faltak konpontzeko tresna egokia delakoan, zigor-bitartekaritzaren aldeko apustua egiten dugu. Horregatik, haren kontzeptua eta ezaugarriak jorratzen ditugu, gatazkak ebazteko orduan erakusten dituen abantaila guztiak azpimarratuz. Jurisdikzioz kanpoko teknika honek, baina, ez du arauketa oso, sistematiko eta koherenterik gure ordenamenduan, nahiz eta gure irudiko beharrezkoa izan. Legegilea lan hori egitera animatzeko, eta haren zeregina errazteko, liskarrak ebazteko metodo hau Frantzian nola arautzen den aztertzea du helburu artikulu honek. GAKO-HITZAK: Zigor-bitartekaritza · Justizia berritzailea (restaurative justice) · Askatasuna · Frantzia.