Grabitazio-uhinak

  1. Lazcoz Sáez, Ruth
  2. Valiente, J. A.
Revista:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Año de publicación: 2002

Número: 16

Páginas: 59-71

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Resumen

Artikulu honek grabitazio-uhinen gaia oinarrizko mailan jorratzen du, irakurleek Erlatibitate Orokorrari buruzko aurrez aurretiko noziorik ez dutelako ustetik abiatuz. Einstein-en grabitazioaren teoriari buruzko sarrera aurkeztu ondoren, grabitazio-uhinek hedatzen diren espazio-denboraren perturbazio gisa jokatzen dutela eztabaidatu eta itsas indarretan sortzen dituzten oszilazioak deskribatuko ditugu. Grabitazio-uhinek, elektromagnetikoek ez bezala, ez dute ainezarmenaren printzipioa betetzen, hau da, ez dira linealak. Gainera, haien iturriak ezin dira guztiz simetrikoak izan, hots, ez dago grabitazio-uhin esferikorik. Grabitazio-erradiazioak iturriaren informazio globala eskaintzen duenez, uhinak detektatzeko tresnak eraikitzera bideratutako ahalegin handiak egin dituzte zenbait ikerkuntza-taldek. Lehen detekzioak hurrengo hamarkadan lortuko direla espero da, eta hala balitz, Astronomian lehio berria irekiko litzateke. Guztiaz gain, azterturiko erreferentzien zerrenda emango dugu.