Euskara eta hizketa-teknologiak
- Odriozola Sustaeta, Igor
- Hernáez Rioja, Inmaculada
- Navas Cordón, Eva
ISSN: 1130-8435
Argitalpen urtea: 2008
Zenbakien izenburua: Teknologi berriak eta euskara
Zenbakia: 66
Orrialdeak: 123-133
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Laburpena
Azken urteotan, aurrerapauso handiak ari dira ematen hizketa-teknologien alorrean. Halako teknologiak garatzeko, ordea, ahots-baliabideak sortu beharra dago, eta horixe da, hain zuzen, hiztun gutxiko komunitateen arazorik handienetariko bat, baliabideak sortzea prozesu luzea eta garestia baita. Artikulu honetan, euskararako dauden ahots-baliabideen berri emateaz gainera, gure komunitatean hizketa-teknologiekin diharduten talderik nabarmenenak zerrendatu ditugu. Gainera, hizketa-teknologien bi atal garrantzitsuenen azalpen bat eman, eta hemengo administrazioek eman dituzten urratsak aztertu ditugu. Azterketa hori guztia kontuan izanda, gure ondorioen berri eman dugu.