LSAren oinarri matematikoa
- Zelaia Jauregi, Ana
- Baragaña Gárate, Itziar
- Yurramendi Mendizabal, Yosu
ISSN: 0214-9001
Argitalpen urtea: 2003
Zenbakia: 17
Orrialdeak: 85-105
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Laburpena
Testu idatzien semantika adierazteko gaitasuna duen tresna bat da Latent Semantic Analysis (LSA). Modu Matematikoan adierazten ditu testuko paragrafo eta hitzak. Ondoren, adierazpen matematiko horren gainean zenbait eraldaketa burutzen ditu, eta horrela, testuen eta bertan dauden hitzen arteko erlazio semantikoak neurtzeko gai da. Artikulu honetan adierazpen matematikoa eta egiten zaizkion eraldaketak aztertzen dira, tresnaren funtzionamendua ulertzeko; teorikoki hasteko eta adibide baten bidez ondoren, kontzeptu teorikoak ulertzen lagunduko duelakoan gaude.