Kanabinoideoakonuragarriak ala kaltegarriak?

  1. Zarate Sesma, Jon
  2. Churruca Ortega, Itziar
  3. Echevarría Orella, Enrique
Journal:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Year of publication: 2004

Issue: 18

Pages: 21-30

Type: Article

More publications in: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Abstract

Kanabinoideoak konposatu psikoaktiboen talde bat da; munduan gehien kontsumitzen diren drogen artean daude eta beraien kontsumoa areagotuz doa gaur eguneko gizartean. Konposatuok hainbat funtzio biologikoren erregulazioan garrantzitsuak direla ikusi da; adibidez, ikasketa- eta oroimen-prozesuetan parte hartzen dute. Jatorri kanabinoideoa duten konposatuak funtzio biologiko horiekin harremanetan dauden patologien tratamendurako erabilgarriak izan daitezkeela uste da, hala nola, minaren, Parkisonaren, Huntingtonen gaixotasunaren, esklerosi anizkoitzaren, tumoreen eta abarren tratamendurako. Hori guztia dela eta, kanabinoideoen gaitasun terapeutikoa ikertzen ari da egun. Hala ere, aipatzekoa da kanabinoideoek albo-ondorio garrantzitsuak ere eragin ditzaketela, adibidez, immunitate-sistemaren ahalmena murrizten dute eta jasankortasuna eta menpekotasuna sortzen dute...