Lekualdatzeak eta enplegu kooperatiboa Fagor Elektrotresnak E. Koop.-ren ataka

  1. Mendizábal Etxabe, Antxon
  2. Errasti Amozarrain, Anjel Mari
  3. Etxezarreta Etxarri, Enekoitz
Journal:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Year of publication: 2006

Issue: 57

Pages: 11-37

Type: Article

More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Abstract

Lan honen bitartez lekualdatze produktiboen afera aztertu nahi da, horrek enplegu kooperatiboan dituen eraginak arakatuz ikuspegi teoriko zein enpiriko batetik. Lehen atalean, lekualdatzearen fenomenoa definitu eta kokatu ostean, bere dimentsioak, kausak eta zenbait ondorio aztertuko dira globalizazioaren testuinguruan. Gerturatze teoriko horren ostean, Fagor Elektrotresnak E. Koop.-ren nazioarteko hedakuntzaren alderdi ekonomiko zein sozialei arreta jarriz osatuko da bigarren ataleko ikerketa enpirikoa. Fagor-ek bere nazioarteko hazkunde-estrategien ondorioz Maroko, Argentina, Polonia eta Frantzian jardutera jauzi egin du, etxetresna elektrikoen merkatu europarrean bere posizioa sendotzeko ahaleginetan. Eta merkatu europarrean lehiatzeak esan nahi du kontzentrazio-prozesuei, ekialdeko herrietara bideraturiko lekualdatzeei eta Asiako herrialdeen lehiakortasun-mehatxuei erantzun beharra. Ondorioz, lan honek nazioarteratze-politika horren inplikazio enpresarial ekonomikoak eta sozial kooperatiboak arakatzea du helburu. Amaitzeko, azken ondorio gisa, mundu kooperatiboak globalizazioaren eta lekualdatzeen erronkei aurre egiteko zenbait estrategia posible iradokiko dira.