Etorkinak euskal hezkuntzansindikatu baten ikuspegia

  1. Aguirre Pérez, Ignacio
Aldizkaria:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Argitalpen urtea: 2004

Zenbakien izenburua: Euskara eta etorkinak

Zenbakia: 52

Orrialdeak: 113-118

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Laburpena

Gero eta nabarmenagoa da etorkinen presentzia Euskal Herrian. Etorkinen integrazioa, ordea, egiteke dugun gaietako bat da, nahiz eta hainbat urrats eman diren. Hezkuntza da, beste sektoreekin batera, gizatalde honek eskatzen duen aniztasun egoerari modu egokian erantzun behar diona. Kezka eta hutsune horiek abiapuntutzat hartuta idatzi du artikulua Iñaki Agirre LAB sindikatuko ordezkariak. Artikuluaren hasieran datu orokorrak eskaintzen dizkigu, etorkinek Euskal Herriko lurralde ezberdinetan duten egoera ezberdina agerian jarriz: etorkinen jatorria, ikasketa-maila, hizkuntza ereduak, eta abar. Datu horien irakurketa egiten digu jarraian, bereziki hezkuntza-sistemaren eta hizkunztaren ikuspuntutik, eta horrekin batera, aurrera begirako hezkuntza proiektuak nolakoa izan beharko lukeen definitzen saiatzen da, hainbat arazo eta oztopo agerian utziz.