Dismorfofobiaren tratamendu psikologikoakasu klinikoa
- Belaunzaran, Jon
- Salaberría Irízar, Karmele
ISSN: 1130-5738
Argitalpen urtea: 2003
Zenbakia: 47
Orrialdeak: 67-79
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Laburpena
Dismorfofobia kasu batean egindako ebaluazioa eta tratamendua deskribatzen dira artikulu honetan. Pazientea 23 urteko neska bat da, eta azken sei hilabeteetan jarduera sozial gehienak saihestu ditu bere hortzak beltz daudelakoan. Tratamenduak 6 saio iraun ditu, eta bertan aurrejartzea, herstura bideratzea eta asertibitatea landu dira. Bai tratamenduaren ondoren, bai hori bukatu eta hilabete eta erdira egindako jarraipenean, pazienteak hobekuntza nabaria erakutsi du herstura-, beldur- eta egokitzapen-mailan. Kasu honek klinikari eta ikerlariei egin diezazkiekeen ekarpenak azaltzen dira artikuluan.