Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoen hizkuntza politikak eta hizkuntza ideologiak 1980-2012Eusko Legebiltzarreko Hauteskunde programen azterketa
- Patxi Juaristi Larrinaga Director/a
- Pako Garmendia Director/a
Universidad de defensa: Universidad de Deusto
Fecha de defensa: 30 de abril de 2015
- Xabier Aierdi Urraza Presidente/a
- Iziar Basterretxea Moreno Secretario/a
- Imanol Zubero Beaskoetxea Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Estatuek maila linguistikoan hartzen dabezan erabakiek hizkuntzen gizarte erabilera baldintzatu daikie. Estatuek esparru publikoan erabiliko diren hizkuntzak hautatu ohi dabez eta epe ertain luzean esparru pribatuko gizarte zibil antolatuaren eta herritarren jokabide eta ideologia linguistikoetan be eragin daikie. Horrela, plangintza linguistikoa bideratzeko ardura daben botere publikoen leku-hartze linguistikoak ezagutzeak berebiziko interesa dauka egungo eta etorkizuneko alkarbizitza linguistikoaren nondik norakoak ezagutu eta, ahal dan neurrian, aurreikusteko. Lan honek Euskal Autonomia Erkidegoan plangintza linguistikoa zehaztu edo bertan eragiteko ahalmena daben alderdi politikoek proposagai dabezan hizkuntza politikak eta adierazpide dabezan hizkuntza ideologiak dauz aztergai. Hizkuntza politika deritzogu lurralde bateko hizkuntza bizikidetza antolatzeko bideratzen diren mintzairen gaineko ekimen politikoei; hizkuntza ideologia, barriz, hizkuntzen inguruko sinismen, ideia, jarrera eta balioei. Lanak bi helburu orokor dauz: lehenengoa, EAEko alderdi politikoen hizkuntza politikak eta hizkuntza ideologiak aztertu eta politika eta ideologia linguistiko ereduak identifikatzea eta, bigarrena, EAEko alderdi politikoen hizkuntza politika eta hizkuntza ideologia planteamenduen arteko lotura eta bere zer-nolakoa aztertzea. Alderdi politikoen hizkuntza politikak eta hizkuntza ideologiak diskurtso mailan landu dira; zehazki, alderdiek Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztutako programen eduki azterketa burutu da, proiektu honetarako apropos diseinatu dana, Manifesto Project eta Regional Manifestos Project-en metodologia oinarri hartuta. Ikerketan denboran zeharreko ikuspegia eta EAEko alderdi sistemaren espektro politikoaren zabalera bildu gura izan dira. Horregaitik, exijitu da ikerketa subjektu moduan aukeratutako alderdiek hauteskunde autonomikoetako hasierako deialdietatik (1980) Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortutakoak izatea eta EAEko alderdi sistemaren zatiketa ideologikoa marrazten daben bi ardatz nagusietan -abertzaletasunaren ardatzean eta ezker-eskuin ardatzean- kokapen guztiak biltzea. Guztira hamar hauteskunde deialdi (1980-2012) eta bost alderdi politiko (EAJ, Ezker Abertzalea, PSE-EE, PP eta Ezker Anitza) izan dira aztergai. Doktorego tesiak aditzera emon dau EAEko alderdi politikoek hizkuntza politika eta hizkuntza ideologia eredu desbardinak erakusten dabezala eta hizkuntza politikaren eta hizkuntza ideologiaren artean lotura badala.