Ekosistemen zerbitzuen ebaluazioa Urdaibaiko Biosfera Erreserbako sistema sozialekologikoankudeaketa estrategietarako ezaguerak

  1. CASTILLO EGUSKITZA, NEKANE
Dirigida por:
  1. Miren Onaindia Olalde Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 18 de diciembre de 2018

Tribunal:
  1. Carlos Montes del Olmo Presidente/a
  2. Ibone Ametzaga Arregi Secretaria
  3. Cristina Herrero de Jáuregui Vocal
  4. Ioanna Grammatikopoulou Vocal
  5. José María Becerril Soto Vocal

Tipo: Tesis

Teseo: 148494 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Tesi hau Urdaibaiko Biosfera Erreserbako sistema sozial-ekologikoaren ekosistemen zerbitzuen ebaluazio eta balorazioan zentratzen da, beti ere paisaiaren antolamendu eta kudeaketa iraunkorrerako erabaki-hartze prozesuan lagungarri izateko xedearekin. Horretarako, ingurumen eta informazio sozioekonomiko eta kulturala bildu genuen, eta interesdunen eginkizun aktiboa suspertu ere inkesten bitartez. Alde batetik, biosfera erreserbaren izendapenak iraunkortasunerako helburuak bete eta bertoko biztanleriaren bizi kalitatea hobetzen lagundu duen ala ez aztertu genuen. Bestetik, ekosistemen zerbitzuak iraunkortasunerako erabakiak hartzeko paradigma berri gisa kontsideratuak izanik, hauen balorazioan sakondu genuen. Lehenik eta behin, azken 44 urteotan Urdaibaiko Biosfera Erreserban gertatutako lurzoru erabileren aldaketa nagusiak ikertu genituen eta hauen inpaktu ekonomikoa estimatu genuen literaturan oinarritutako balioak erabiliz. Gero, ekosistemen zerbitzuen dimentsio biofisikoa eta monetarioa lotzen saiatu ginen. Alabaina, gure ikerketa-arean ezaugarri sozioekonomiko eta kulturalak oso ezberdinak izango zirelakoan, eta ezagutza hutsune hori betetzeko, hautaketa-esperimentu bat burutugenuen tokiko biztanleriaren lehentasunak eta kudeaketa alternatiba desberdinekin erlazionaturiko ekosistemen zerbitzuekiko euren ordaintzeko borondatea aztertzearren. Azkenik, ekosistemen zerbitzuen multidimentsionalitatea ziurtzat hartuta, ekosistemen zerbitzuen osagai ezberdinen artean (eskaintza, eskaria eta interesa) desadostasunak edo desberdintasunak aztertzeko metodologia bat proposatu genuen sozioekonomikoki eta ingurumenaren aldetik antzekoak diren Urdaibaiko Biosfera Erreserbako unitate desberdinetan. Orokorrean esan genezake, lortutako informazioa tokiko mailan erabaki adostuak hartzeko eta gatazka potentzialak konpontzeko eta iraunkortasunerako kudeaketa errazteko baliagarria izan daitekeela. // Tesi hau Urdaibaiko Biosfera Erreserbako sistema sozial-ekologikoaren ekosistemen zerbitzuen ebaluazio eta balorazioan zentratzen da, beti ere paisaiaren antolamendu eta kudeaketa iraunkorrerako erabaki-hartze prozesuan lagungarri izateko xedearekin. Horretarako, ingurumen eta informazio sozioekonomiko eta kulturala bildu genuen, eta interesdunen eginkizun aktiboa suspertu ere inkesten bitartez. Alde batetik, biosfera erreserbaren izendapenak iraunkortasunerako helburuak bete eta bertoko biztanleriaren bizi kalitatea hobetzen lagundu duen ala ez aztertu genuen. Bestetik, ekosistemen zerbitzuak iraunkortasunerako erabakiak hartzeko paradigma berri gisa kontsideratuak izanik, hauen balorazioan sakondu genuen. Lehenik eta behin, azken 44 urteotan Urdaibaiko Biosfera Erreserban gertatutako lurzoru erabileren aldaketa nagusiak ikertu genituen eta hauen inpaktu ekonomikoa estimatu genuen literaturan oinarritutako balioak erabiliz. Gero, ekosistemen zerbitzuen dimentsio biofisikoa eta monetarioa lotzen saiatu ginen. Alabaina, gure ikerketa-arean ezaugarri sozioekonomiko eta kulturalak oso ezberdinak izango zirelakoan, eta ezagutza hutsune hori betetzeko, hautaketa-esperimentu bat burutugenuen tokiko biztanleriaren lehentasunak eta kudeaketa alternatiba desberdinekin erlazionaturiko ekosistemen zerbitzuekiko euren ordaintzeko borondatea aztertzearren. Azkenik, ekosistemen zerbitzuen multidimentsionalitatea ziurtzat hartuta, ekosistemen zerbitzuen osagai ezberdinen artean (eskaintza, eskaria eta interesa) desadostasunak edo desberdintasunak aztertzeko metodologia bat proposatu genuen sozioekonomikoki eta ingurumenaren aldetik antzekoak diren Urdaibaiko Biosfera Erreserbako unitate desberdinetan. Orokorrean esan genezake, lortutako informazioa tokiko mailan erabaki adostuak hartzeko eta gatazka potentzialak konpontzeko eta iraunkortasunerako kudeaketa errazteko baliagarria izan daitekeela.