Etete-aldiaren eragina ariketa fisikoa egiten duten pertsona nagusien bizi-kalitatean, funtzio fisikoan eta biomarkatzaileetan
- Susana María Gil Orozko Director
- Ana Rodríguez Larrad Director
Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 22 January 2019
- Jon Irazusta Astiazaran Chair
- Maria Iciar Vergara Micheltorena Secretary
- Jon Zabaleta Committee member
Type: Thesis
Abstract
Ikerketa honen helburua pertsona nagusi aktiboengan ariketa fisikoaren eteteak nolako eragina duen ezagutzea, bizi-kalitatean, funtzio fisikoan eta biomarkatzaileetan. Bederatzi hilabeteko ariketa fisiko gidatuaren ostean, hiru hilabeteko etete-aldiak ondorio negatiboak izan zituen bizi-kalitateko (SF-36) dimentsio guztietan (p <0,05) eta beherakada adierazgarria aurkitu zen oreka dinamikoan (p <0,001). Hanturazko parametroetan ez zen aldaketarik antzeman, HDL kolesterola aldiz handitu egin zen (p <0,001). Etete-aldiaren ostean adiponektina era kontrajarrian erlazionatu zen aldagai desberdinek, adiponektina maila altuak odoleko lipidoen maila hobearekin erlazionatzen ziren bitartean funtzio fisikoko emaitza okerragoekin zuen lotura. Gainera, etete-aldiaren ostean emakumezkoen kasuan adiponektina mantendu egin zen, gizonezko gehienek ordea, beherakada izan zuten. Horretaz gain, etete-aldi horretan zehar partaideen %18,4k erorketaren bat izan zuen eta pertsona horiek erorketa hori sufritu baino lehen jada bizi-kalitatean balore baxuagoak eman zituzten (p <0,05). Beraz, ariketa fisikoa eteteak ekarri ditzakeen ondorioak ekiditeko egokia izango litzake, alde batetik etete-aldi laburragoak egiten saiatzea eta beste aldetik etete-aldi horretan beraien kabuz egin ahal dituzten ariketak preskribitzea, orekako ariketei garrantzia emanez.